Aljeriako frantziar konkista |
---|
Frantziar Inperio Kolonialeko gerrak |
Horace Verneten 'Constantinako setioa'
|
Data | 1827–1830–1857 [1] |
---|
Emaitza | Frantziar garaipena |
---|
Lurralde-aldaketak | Aljeria |
---|
Gudulariak |
---|
|
|
Buruzagiak |
---|
|
Indarra |
---|
34.000 (1827) 160.000 (1857) | ezezagunak |
---|
|
|
Aljeriako frantziar konkista 1830 eta 1847 artean gertatu zen. 1827an, Hussein Dey otomandar erregeorde eta frantziar kontsularen arteko liskar bat itsas-blokeo bat bilakatu zen eta 1830ean Uztaileko monarkiak Aljer eta kostaldeko beste hiri batzuk hartu zituen.[2] Frantzian barneko eztabaida politikoak izanda ere, lurralde berriak bereganatzeari ekin eta epeka epeka herrialdeko barnealdera indar militarrak bidali zituzten.[3]
Aljeriar erresistentzia banaturik zegoen: ekialdean Ahmed Bey Konstantinako bey eta mendebaldean Kabiliako indar nazionalista berbereak zeuden. Abdelkaderren nazionalistekin itunak sinatuz, frantziarrek lehendabizikoz otomandar mehatxua suntsitzeari ekin zioten eta 1837an Konstantina bereganatu zuten.[4] Abdelkaderrek mendebaldean erresistentzia mantentzea lortu zuen. 1842an frantziar kanpaina oldarkor baten ondorioz, Marokorantz bidali eta gerrilla-gerra erabili zuen. Hala ere, Lehen Franko-Marokoar Gerran garaipena lortu eta gero, frantziar presio diplomatikoak Abdelkader Marokotik egostea lortu zuen. 1847an amore eman zuen frantziarren aurrean.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Lorcin, Patricia M. E.. (1999). Imperial Identities: Stereotyping, Prejudice and Race in Colonial Algeria. I.B.Tauris, 18 or. ISBN 978-1-86064-376-7..
- ↑ (Ingelesez) Ruedy, John Douglas. (2005). Modern Algeria: The Origins and Development of a Nation. (2. argitaraldia) Bloomington, Indiana: Indiana University Press, 47-48 or. ISBN 978-0-253-21782-0..
- ↑ (Frantsesez) Julien, Charles-André. (1964). Histoire de l'Algérie contemporaine 1. La conquête et les débuts de la colonisation (1827-1871). Paris: PUF, 55-70 or..
- ↑ (Frantsesez) Lemnouar, Merouche. (2007). Recherches sur l'Algérie à l'époque ottomane. Paris: Bouchene ISBN 2912946956..
Kanpo estekak