Armeniar Eliza Katolikoa

Armeniar Eliza Katolikoa
Datuak
MotaEkialdeko Eliza katolikoak eta Catholic particular church sui iuris (en) Itzuli
Jarduera
Honen parteErromatar Eliza Katolikoa eta Ekialdeko Kristautasuna
Agintea
LehendakariaRaphaël François Minassian (en) Itzuli
Egoitza nagusi
  • St. Elie and St. Gregory the Illuminator Armenian Catholic Cathedral
Historia
Sorrera1742ko azaroaren 26a
Sortzailea
Bartolome
Juda Tadeo
webgune ofiziala
Ez nahasi Armeniako Eliza Apostolikoarekin.

Armeniar Eliza Katolikoa (armenieraz: Հայ Կաթողիկե Եկեղեցի, translit.: Hay Kat’voghike Yekeghets’i; latinez: Ecclesiae Armenorum) Erromatar Eliza Katolikoa osatzen duten hogeita lau sui iuris elizetako bat da, armeniar tradizio liturgikoari jarraitzen diona eta armeniera klasiko hizkuntza liturgiko gisa erabiltzen duena. Ekialdeko Eliza katoliko hau eliza patriarkal gisa antolatuta dago, Ekialdeko Elizetako Kanonen Kodeko IV. tituluak agintzen duen moduan.[1] Ekialdeko Elizetarako Dikasterioaren ikuskaritzapean dago eta Ziliziako armeniarren patriarka-catholicosa du buru. Gaur egun, Beiruten dago bere egoitza nagusia.[2]

Historikoki armeniar katolikoak Armeniako Eliza Apostolikoaren baitan sortu ziren. Ziliziako armeniarren patriarkatuaren berezko lurraldea Ekialde Hurbilean dago, baina hortik kanpo Egoitza Santuaren mende dauden barruti armeniarrak daude, baita parrokiak eta hainbat herrialdetan sakabanatutako komunitateak ere, apezpiku latindarren jurisdikziopean.

Erreferentziak

  1. Ekialdeko Elizetako Kanonen Kodea, can. 55-150 (Latinez)
  2. (Ingelesez) Chow, Gabriel. (2023-01-27). «Armenian Patriarchal See of Cilicia» GCatholic.org.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q64842
  • Commonscat Multimedia: Armenian Catholic Church / Q64842

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 190149842022902842462
  • GND: 4537720-0
  • LCCN: n88278441
  • Wd Datuak: Q64842
  • Commonscat Multimedia: Armenian Catholic Church / Q64842


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.