Assona Enekoitz

Assona Enekoitz
Bizitza
JaiotzaIruñea, 805
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaKordobako emirerria, IX. mendea ( urte)
Familia
AitaEneko Arista
AmaOneka Beraskoitz Iruñekoa
Ezkontidea(k)Musa ibn Musa  (820 -
Seme-alabak
ikusi
  • Lubb ibn Musa
Anai-arrebak
ikusi
  • Nunilona Enekoitz
    Gartzia Enekoitz
    Garindo Enekoitz
LeinuaArista leinua
Jarduerak

Asona Enekoitz —latinez: Assona[1]—, garaiko testuetan Aussona edo Ossona izenekin ere agertzen dena,[erreferentzia behar] Nafarroako lehen errege dinastiakoa izan zen, nahiz eta oraindik ezin ziren ez errege ez Nafarroakoak kontsideratu.[2]

Bizitza

Eneko Arista buruzagiaren, Nafarroako errege dinastian lehen izen ezagunaren alaba zen. Ez dago argi nor izan zen bere ama, batzuek diote Oneka Belaskoitzekoa izan zitekeela. Jaiotza data ere ez dago argi, baina ziurrenik 790. urtearen ostean jaio zen.

Assona 820an (?) Musa ibns Musa, Tutera, Huesca eta Zaragozako walia eta Ebro Haraneko jaunarekin ezkondu zen. Musa banukasitarren buruzagia zen, eta era berean Eneko Aristaren (Assonaren aitaren) anaia-ordea; izan ere, ama bera zuten.

Familia

Senarra Musa ibn Musa ibn Fortun izan zuen. Hala ere ez dago argi zenbat seme-alaba ziren Musa eta Assonarenak, Musak beste emazte bat izan zuelako. Hala ere, Musaren seme-alabak izan ziren:

  • Lubb ibn Musa ibn Musa, bere aita oinordekatu zuena[3]. Ayab al-Bilatiyya emakume noble arabiarrarekin ezkondu zen. Berarekin Muhammed ibn Lubb eta agian Awriya bint Lubb ibn Musa (Oria) izan zuen, Fortun Gartzesekin ezkondua.
  • Ismail ibn Musa[4]
  • Mutarrif ibn Musa[4], Belaskita/ Faliskita Gartzia Iruñakoarekin ezkondu zena
  • Fortun ibn Musa[4].
  • Awriya ibn Musa, Oria bezala ere ezagutua eta Gartzia baskoiarekin ezkondu zena.
Rodako Kodizearen irudia
⛭
Zuhaitz genealogikoa

Garaiko testuetan

Nafarroako lehenengo leinu primitiboei buruzko iturri garrantzitsuenetako bat Meyako Genealogiak dira (eta hauek bi kodizeetan bildu dira: Santa Maria Rodako Kodizean eta  Leongo San Isidroren Kodizean). Bertan lehenengo genealogian, Ordo numerum Regum Pampilonensium, Assona Enekoren alaba zela esaten du eta Musarekin ezkondu zela.

Erreferentziak

  1. Rodako kodexa.
  2. Martínez Díez, 2007, 22.
  3. Lorenzo Jiménez, 2010, 215.
  4. a b c Lorenzo Jiménez, 2010, 372.

Bibliografia

  • Auñamendi Entziklopedia. Genealogías de Meyá. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2020. [Kontsulta data: 2020ko Maiatzaren 15a]. Eskuragarri hemen: http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/genealogias-de-meya/ar-95230/
  • Cañada Juste, Alberto (1980). «Los Banu Qasi (714-924)». Príncipe de Viana (58-59): 5-96. ISSN 0032-8472.
  • Lorenzo Jiménez, Jesús (2010). La dawla de los Banū Qasī: origen, auge y caída de una dinastía muladí en la frontera superior de Al-Ándalus. Madrid: Consejo Superior de Investigaciones Científicas. ISBN 978-84-00-09164-4.
  • Martínez Díez, Gonzalo. (2007). Sancho III el Mayor Rey de Pamplona, Rex Ibericus. Madril: Marcial Pons Historia, 21-23 or. ISBN 978-84-96467-47-7.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q94521317
  • Wd Datuak: Q94521317