Aza gorri
Aza gorri | |
---|---|
![]() ![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Aza gorria[1] (Brassica oleracea var. capitata f. rubra) aza landare mota biribila da. Azaren kultibar ezaguna da, kolore biolazeo bereizgarriko hostoak dituena. Kolore hau antozianina izeneko pigmentu baten presentziagatik da. Pigmentu horren kolorazioa, neurri handi batean, lurzoruaren azidotasunaren (pH) mende dago, eta, beraz, hostoak gorriago haz daitezke lurzoru azidoetan, alkalinoetan urdinagoak diren bitartean.
Europako gastronomia askotan preziatua, Gabonetako plater tipikoa da.
Erreferentziak
- ↑ Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009] eta [Hiztegi terminologikoa] [2011]
Kanpo estekak
Datuak: Q263203
Multimedia: Brassica oleracea var. capitata f. rubra / Q263203
![]() | Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |