Estanislao Urkixo Ussia

Artikulu hau Urkixoko hirugarren markesari buruzkoa da; lehena gaitzat duena beste hau da: «Estanislao Urkixo Landaluze»
Estanislao Urkixo Ussia

Irudi gehiago

Telefonicako lehendakari

1924 - 1945

Erresumako senataria



Gorteetako diputatua

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEstanislao de Urquijo y Ussía
JaiotzaMadril, 1872ko azaroaren 13a
Herrialdea Espainia
HeriotzaLaudio, 1948ko abuztuaren 15a (75 urte)
Familia
Ezkontidea(k)María del Pilar de Landecho y Allendesalazar
Seme-alabak
ikusi
  • Luis de Urquijo (en) Itzuli
    Juan Manuel de Urquijo y Landecho (en) Itzuli
    Alfonso de Urquijo (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • Juan Manuel Urquijo Ussía (en) Itzuli
    Luis de Urquijo y Ussía (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta enpresaburua

Estanislao Urkixo Ussia (Madril, 1872ko azaroaren 13a - Laudio, 1948ko abuztuaren 15a) arabar enpresaburua izan zen, Espainiako Gorteetan senatari eta diputatu izandakoa.

Bizitza

Amurrioko barrutiko Gorteetarako diputatu hautatu zuten 1898, 1899, 1901, 1903, 1905 eta 1907ko hauteskundeetan.

1914an Urkixoko markesaren noblezia-titulua jaso zuen Luis Urkixo bere aita hil ondoren.[1] Arabako probintziako senatari aukeratu zuten 1910ean eta 1918an.[2] 1918an Espainiako handiki bihurtu zen eta ordutik aurrera senatari bihurtu zen eskubide propioz.

Enpresa- eta banku-arloan ere hainbat kargu bete zituen, hala nola Banco Minero Industrial de Asturiasko lehendakaritza, Sociedad Española de Construcciones Electromecánicas (SECEM) erakundeko lehendakaritza,[3] Banco Urquijo[2] eta Compañía Telefónica Nacional de Españako presidentetza (1924tik aurrera).[4] Era berean, Urkixo 1912an sortutako Unión Eléctrica Madrileña enpresaren lehen presidentea izan zen.

Espainiako Gerra Zibilean Estanislao eta Santiago Urkixo Landetxo bere semeak Userako tunelean hil zituzten.

1948ko abuztuaren 15ean hil zen Laudioko Lamuza jauregian.[5]

Erreferentziak

  1. Díaz Hernández 2001, 183 orr. .
  2. a b Díaz Hernández 2001, 184 orr. .
  3. Ynfante 1998, 185 orr. .
  4. Díaz Hernández 2001, 191 orr. .
  5. Díaz Hernández 2001, 182 orr. .

Bibliografia

  • Díaz Hernández, Onésimo. (2001). «Estanislao Urquijo Ussía, tercer Marqués de Urquijo: finanzas, política y alta sociedad durante la Restauración» Vasconia. Cuadernos de Historia-Geografía (Donostia: Eusko Ikaskuntza) (31): 181-192. ISSN 1136-6834..
  • Ynfante, Jesús. (1998). Los muy ricos. Las trescientas grandes fortunas de España. Madril: Grijalbo.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q22926982
  • Commonscat Multimedia: Estanislao de Urquijo y Ussía / Q22926982

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX1471696
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 135058
  • DBE: url
  • Wd Datuak: Q22926982
  • Commonscat Multimedia: Estanislao de Urquijo y Ussía / Q22926982