Hizkuntzalaritza ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, baina Itzultzaile moduan eta arlo horretan iniziatiba berriak dinamizatzen aritu izan da batez ere, besteak beste hauek:
Senez itzulpen-aldizkariaren zuzendaria izan zen 1999-2005 bitarte, eta erredakzio-batzordeko kide 2006-2014 urteen artean.[3]
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko zuzendaritza taldeko kide izan zen 1999-2002 eta 2003-2007 bitarte, eta EIZIE elkarte horren eskutik itzulpengintzako ikastaroak eman ditu, bereziki itzulpengintzarako konputagailu-tresnen erabilera irakasteko.
ItzuL posta-zerrendaren sortzaileetako bat izan zen.
Artikulu ugari argitaratu ditu Senez itzulpen-aldizkarian, baita 31 eskutik blogean ere 2012tik 2014ra.[4][5] Bestalde, euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak guztira berak sorturiko 45 lan baino gehiago erakusten ditu.[6]