Osroes I.a
Osroes I.a | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | ? |
Herrialdea | Elymaida Partia |
Heriotza | 129 ( urte) |
Familia | |
Aita | Vonones II.a |
Seme-alabak | ikusi
|
Leinua | Partiako arsaziar dinastia |
Jarduerak | |
Jarduerak | subiranoa |
Osroes I.a (partieraz: ππ πππ , Khusraw) Partiar Inperioko xahanxah izan zen 109 eta 129 bitartean. Anaia Pakorus II.aren oinordekoa izan zen. Bere erregealdian zehar Partiako ekialdean ezarrita zegoen Vologeso III.aren aurka borrokatu zen.
Osroesek Armenia inbaditu zuen eta bertan bere iloba Exedares jarri zuen errege, jarraian beste horrenbeste eginez bere anaia Partamasirisekin. Erromatar Inperioaren eragingune tradizionalean etenaldi honek (bi inperioek Armeniari buruzko euren nagusitasuna konpartitu zuten Neron erromatar enperadorearen garaitik, mende erdi lehenago), zuzenean Trajano enperadorearen aurka jarri zuen.
113an Trajanok Partia inbaditu zuen, lehenik Armeniarantz joz. 114an Partamasiris errenditu egin zen eta hil egin zuten. Trajanok Armenia Erromatar Inperiora erantsi zuen. Ondoren hegoalderantz joan zen, Partiara bertara. Babilonia, Seleuzia Tigrisekoa eta, azkenik, Ktesifonte hiriburua 116an konkistatu zituen. Osroes I.a tronutik kendu zuen eta Armeniako tronuan bere errege txotxongilo propioa jarri zuen, Partamaspates. Mesopotamian, Osroesen anaia Mitridates IV.ak eta bere seme Sinatruzes II.ak diadema jantzi eta erromatarren aurka borrokatu zuten, baina Trajano Pertsiar Golkora joan zen, hegoaldera, garaitu egin zituen eta Mesopotamia erromatar probintzia bihurtu zuen. Beranduago urte horretan bertan, Khuzestango mendiak zeharkatu eta Pertsian sakon sartu zen, Susa hiri handia hartuz.
Trajano hil eta Erromatar Inperioa Pertsiatik erretiratu ondoren, Osroesek erraz garaitu zuen Partamaspates, pertsiar tronua aldarrikatuz. Hadrianok fait accomplia berrartu zuen, Osroes errekonozituz, Partamaspates Osroeneko errege bezala eta bueltan bidali zuen Osroesen alaba, Trajanok preso hartu zuena.
Dirudienez, Erromarekin izandako gatazkak Osroes I.a ahuldu eta bere arerioa zen Vologeso III.a indartu zuen, gutxi gora-behera 121etik lehenaren txanpon gutxiago eta bigarrenaren gehiago agertzen baitira. Osroesen oinordekoa bere anaia Mitridates IV.a izan zen, Vologeso III.aren aurkako borroka jarraitu zuena.
- i
- e
- a
- Artsazes I.a (k.a. 247βk.a. 217)
- Artsazes II.a (k.a. 217βk.a. 191)
- Priapatio (k.a. 191βk.a. 176)
- Praates I.a (k.a. 176βk.a. 171)
- Mitridates I.a (k.a. 171βk.a. 132)
- Praates II.a (k.a. 132βk.a. 127)
- Artaban I.a (k.a. 127βk.a. 124)
- Mitridates II.a Partiakoa (k.a. 124βk.a. 91)
- Gotarzes I.a (k.a. 91β87/k.a. 80)
- Orodes I.a (k.a. 80βk.a. 75)
- Mitridates III.aΒ§ (k.a. 87βk.a. 80)
- Orodes I.a (k.a. 80βk.a. 75)
- Sanatruzes (k.a. 78/7 edo 75/4βk.a. 69)
- Praates III.a (k.a. 69βk.a. 57)
- Mitridates IV.a (k.a. 57βk.a. 54)
- Orodes II.a (k.a. 57βk.a. 38)
- Praates IV.a (k.a. 37βk.a. 2)
- Tiridates II.a§ (k.a. 32)
- Musa (k.a. 2βk.o. 2)
- Praates V.a (k.a. 2βk.o. 2)
- Orodes III.a (4β6)
- Vonones I.a (6β12)
- Artaban II.a (12β35)
- Tiridates III.a (35β36)
- Artaban II.a (36β38/41)
- Vardanes I.a (40β47)
- Gotarzes II.a (40β51)
- Vonones II.a (51)
- Vologeso I.a (51β78)
- Vardanes II.aΒ§ (55β58)
- Pakorus II.a (78β110)
- Vologeso II.aΒ§ (78β80)
- Artaban III.aΒ§ (79β81)
- Osroes I.aΒ§ (109β129)
- Vologeso III.a (110β147)
- PartamaspatesΒ§ (116β117)
- Sanatruzes II.a§ (116)
- Mitridates V.aΒ§ (129β140)
- Vologeso IV.a (147β191)
- Osroes II.a§ (191)
- Vologeso V.a (191β208)
- Vologeso VI.a (208β228)
- Artaban IV.a (208β224)
- Datuak: Q318162
- Multimedia: Osroes I of Parthia / Q318162