Siziliar defentsa
Siziliar defentsa | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Siziliar defentsa. | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ezaugarriak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Mugimenduak | e4 c5 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Honen azpiklasea | Hasiera erdireki | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Honen izena darama | Sizilia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
ECO kodea | B20–B99 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Asmatzailea | Giulio Cesare Polerio | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lehen erabilera | 1594 |
Xakean, Siziliar defentsa erregearen peoiaren irekiera hasiera erdirekiari egiten zaion ohiko erantzun bat da:
- e4 c5
Zurien lehen mugimendua 1.e4 baldin bada, orduan hau da emaitzarik ohikoena eta puntuaziorik altuena ematen duena. Hala ere, irekiera estatistikoki hobea da 1.d4 egitea, Siziliar defentsak oso emaitza ona ematen duelako 1.e4 aurrean[1]. New in Chess aldizkariak 2000. urtean adierazi zuen 1.d4 bezala hasi ziren 296.200 jokoen %56,1etan zuriek irabazi zutela, baina 349.855 partida hasi ziren 1.e4-rekin eta %54,1etan irabazi zuten zuriek, batez ere Siziliar defentsak arrakasta %52,3ra jaitsi zuelako 145.996 jokotan. Maisuen %17ek jokatutako partidetan eta Chess Informant datubasearen %25ean Siziliar defentsa erabili zen[2].
Izendapena, XVIII. mendean Jacob Henry Sarratt xakelariak defentsaren asmatzailea Pietro Carrera siziliar apaiza izan zelako esamesa hedatzetik datorkio.
1834an Louis-Charles Mahé de La Bourdonnais frantziarrak Alexander McDonnell iralndarraren aurka arrakastaz erabili zuen arte defentsa eskasatzat jotzen zen.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Datuak: Q188566