Sorogain

Ez nahasi Sorogainibarrekin, Nafarroako ibar txikia.
Sorogain
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Herriko aireko ikuspegia, 2020. urtean
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioak
UdalerriaErroibar
Administrazioa
Motaetxalde
Izen ofizialaSorogain
Posta kodea31696
Herritarrasorogaindar
Geografia
Koordenatuak43°00′21″N 1°24′32″W / 43.00586261°N 1.4088619°W / 43.00586261; -1.4088619
Garaiera821 metro
Distantzia39,7 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria3 (2020:  3)

Sorogain[1][a] Erroibar ibarreko etxalde bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioak eskualdean.

2020 urtean 3 biztanle zituen.

Bertako biztanleak sorogaindarrak dira.

Izena

Sorogain toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Sorogoyen (1300)
  • Sorhogain (1723)
  • Sorogain (1743)
  • Soragain (1769)
  • Sorogoyen (1787)
  • Sorogaina (1856)
  • Sorogoain (1945)
  • Sorogain (1981)

Etimologia

Sorogain toponimoa izen gardena da. Soro eta gain (garaia) hitzeten arteko elkarketa da. "Soro garaia" bezala birformulatu liteke.

Geografia

Sorogain Erroibarkoa da administratiboki eta geografikoki. Bere barnean, Sorogainibarren dago, Erro ibaia jaiotzen den ibar txiki bat.

Ingurune naturala eta klima

Erroiberraren azalera handia dela eta bi klima ezberdin daude, iparraldeko klima azpiatlantiarra, pagadi ugari eta urte osoko prezipitazioekin, eta hegoaldeko klima azpimediterraneoa, basa pinuekin eta uda garaiko bi hilabete idorrekin. Urteko batez besteko prezipitazioak 1 200 mm dira hegoaldean, eta 2 000 mm ibarraren iparraldean. Batez besteko tenperatura 7 eta 10 gradu bitartekoa da.

Urteroko egun euritsuak 120 izaten dira ibarraren hegoaldean eta 140-150 egun iparraldean. Gunerik menditsuenetan egun euritsuak 150 baino gehiago izan daitezke.

Estazio meteorologikoak

Erroiberran dagoen Aurizperri kontzejuan, itsasoaren mailatik 871 metrora, Nafarroako Gobernuak 1972an jarritako estazio meteorologikoa dago. [3] Gainera, 1975an, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Erro kontzejuan, itsasoaren mailatik 672 metrora.[4] Aurizperriko estazioa da Sorogainerako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.


    Datu klimatikoak (Aurizperri, 1972-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 15.0 20.0 23.0 25.0 29.0 36.0 35.0 35.0 31.0 27.0 20.0 15.0 36.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5.7 6.5 9.6 12.8 16.1 20.6 23.2 23.1 19.9 15.4 9.2 6.4 14.0
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.2 2.4 5.2 8.1 11.3 15.2 17.5 17.1 1.1 10.6 5.6 2.7 9.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.3 -1.6 00.8 3.5 6.5 9.8 11.8 11.1 8.3 5.7 2.0 -1.1 4.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -9.3 -10.3 -5.8 -2.2 0.6 4.1 7.0 5.3 1.1 -2.4 -6.4 -9.3 -2.3
Batez besteko prezipitazioa (mm) 188.2 162.4 162.3 156.3 138.8 80.2 61.7 61.3 95.5 152.8 204.9 176.1 1640.4
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 123.0 106.8 90.0 79.6 94.0 86.4 85.1 73.4 93.5 92.4 122.4 122.0 123.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 14.5 13.4 13.6 15.4 14.8 9.4 7.8 8.3 9.2 12.7 13.8 14.0 146.9
Elur egunak (≥ 1 mm) 4.9 5.3 4.8 3.0 0.5 0.0 0.0 0.0 0.0 0.4 2.5 3.7 25.0
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Demografia

2020 urteko erroldaren arabera 3 biztanle zituen Sorogainek.[6]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
0 0 1 0 0 1 1 1 1 1 1 0 0 0 0 0 0 0 0 0 3
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Kultura

Euskara

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Erroibarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Esteribar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[7]

Koldo Zuazok, 2010ean, Erroiberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[8]

Sorogaingo azpieuskalkia erroibarrera da, eta, zehazki, Iparerroibartar aldaera.[9]

Euskararen Foru Legea

Sakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea»

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Erroibar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 24,01ek zekien euskaraz.

Ondasun nabarmenak

Oharrak

  1. /soɾoɣ̞áin/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Sorogain - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Aurizperri» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Erro» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Aurizperriko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  6. «Sorogain» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  7. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  8. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  9. Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. Erroibarrera.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Erroibarko Udalako webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q30908874
  • Commonscat Multimedia: Sorogain / Q30908874

  • Wd Datuak: Q30908874
  • Commonscat Multimedia: Sorogain / Q30908874
  • i
  • e
  • a
  Erroibar
Kontzejuak
Lekuak
Etxaldeak
Sorogain • UretaUrniza
Herri hustuak
Astigarreta • GurbizarLarraingoaOiaideOrosaOrosurgi