Talasokrazia
Talasokrazia edo itsasoen jabetza (antzinako grezieraz: θάλασσα, thalassa, «itsaso», eta κρατος kratos, «boterea») kontzeptu geoestrategikoa da; horren arabera, estatu batek itsas zabal handi batean duen boterea da, bereziki estatuaren indargune nagusi bilakatzen denean. Hasiera batean kontzeptua haren itsas indarrari esker Egeo itsasoan zabaldu zen Zibilizazio minoikoa definitzeko erabili zen.[1]
Adibideak
Historian hainbat talasokrazia izan dira:
Antzinaroan
- K. a. V. mendeko Atenas polisa, Periklesen Mendea
- Fenizia, hiri komertzialen sarea inperio baino gehiago izan zen.[2]
Erdi Aroan
- Aragoiko Koroa
- Veneziako Errepublika
- Ragusako Errepublika
- Genovako Errepublika
- Hansa
Aro Modernoan
- Portugalgo inperio kolonial
- Espainiako inperio koloniala
- Herbehereetako inperio koloniala
Aro garaikidean
- Britania Handiko inperio koloniala. Munduan izan den handiena, haren kontrolak Bigarren Mundu Gerra arte iraun zuen. Kolonialismo garaiko beste batzuk Frantziako Bigarren Inperioa eta Belgikar Inperio Koloniala izan ziren.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q288587